XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan, ipuiak diona hurre somatzen dugu, nahiz eta leku-garai-giro galdu batetan gertatuak izan.

Hurbiltasun hau esaera landu baina errazak ematen du.

Baita ere ipuien egitura argiak.

Denbora aldetik, ikuspuntu jokuak libre direlarik, normalean hurrenkera kronolojikoa errespetatzen da.

S. S. San Juan de Dios deritzan ipuiak, esate baterako, denborak nahasten ditu: baina oraina eta lehena modu agerian txandakatuz: edo antzeko markek adierazten digute datorren ekintza non kokatzen den.

Ipui hauen aberastasuna beren sujerentzi-indarrean bilatu behar da, forma eta edukiaren arteko bilgune bereizi hortan lortzen den traszendentzian: , edo .

Ez dugu forma bere aldetik hartzerik zilegi balitz ere eta 1978'an egileak bere burua kritikatuz exceso de lenguajetzat jotzen zuena gutxitan gertazen da nabarmen.

Agian, honelako batzuetan: .

Dena den, ipuiak laburrak dira.

Deskribapenak, apunteak elkarrizketak, flash pare bat, ez dago aspertzeko astirik.

Gainera, ipui batetik bestera aurkitzen den aldaketak nolabaiteko egoera dinamiko bat suposatzen du irakurlearengan.

Batean lekutasun biblikoa daiteke izan, bestean Arabiakoa, edo moja kolejiokoa.

Beti hizkera bat, noizpehinka Hegoameriketako esaeraren bat.

Batasuna ez du ordea hizkuntzak bakarrik oinarritzen.

Ixtori guztietan aurkitzen dugun barne-konfliktoa bat da, maila batetan edo bestean.

Azpitik, esplikazio zentzua, igerketa orfiko baten susmoa.

Realismo mágico expresioa erabiltzen lehenengoa izan omen zen egilea (D. Milianik, hitzaurrean), egia da, baina pertsonaietan.

Batipat, ni baten bidez lehertzen dira argumentoak.

Gaia, gizonaren ni traszendente borrokatua dela esan daiteke.

Agertzen zaizkigun pertsonaiak krisi hunean harrapatuta agertzen dira.

Egoera zerbaitegatik larria izaten da eta edertasuna hizkuntzan eta naturan besterik ez daiteke egon: .

Beldurrean eta gainbera osoan, ezjakinean eta biolentzian daiteken edertasuna horretxek ateratzen dio, ipuilariaren lanak.

Bere lehendabiziko asmoa sobera betetzen du eta liburu experimentalaren experimento-txipristina baino gehixeagok bustitzen gaitu.

Lourdes Oñederra.